XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maskaragintzaz da antzerki taldeak eskaintzen dituen ikastaroetariko bat.

Ikastaro hauen helburua Bilbo aldean aktoreak sortzea bakarrik ez da, baizik eta euskal antzerkiaren inguruan giroa edo jende multzoa sortzea azaltzen digu Mikelek.

Hala ere Maskaradak eman du aurretik ikastarorik eta erantzuna beti ona izan da.

Are gehiago, ikastaro horietan parte hartutako jendearekin harremanetan jarraitzen dute.

Sasoi txarrak pasatu Talde bezala azkeneko urtetan sasoi txarrak pasatu ditu Maskaradak Jaurlaritzaren dirulaguntzetatik kanpo geratzean.

Hala ere beste laguntzarik jaso dugu, Udaleko Euskara Zerbitzuarena esate baterako.

Une honetan, Suskind-en Kontrabaxuarekin zirkuitatzen ari dira.

Bizkaia aldean asko mugitu dugu lan hau, edozein tokitan eskaintzeko erraza delako, kontatzen digu eta oraindik Gipuzkoa aldean ez dute erakutsi.

Antzerki proiektu handi batzuk errekonbertitu beharra izan dituzte subentzio faltagatik, baina une honetan badirudi eskuartean antzezlan berri batean gauzatuko den nobela baten moldapena dutela.